Ba al dakizu drogak zer diren ? eta noiztik dauden gure gizartean ?Eta zer ondorio dituzten drogen kontsumoak?
DEFINIZIOA Droga da, edozein substantzia legal edo ilegal, natural edo sintetiko, zeinek organismo baten barruan sartuta, sistema nerbioso zentralean eragiten duena; portaeran, sentsazioetan, pertzepzioan eta sentimenduetan aldaketak sortuz.
SAILKAPENA Drogen sailkapen anitz lortu ahal dira, baina lan honetarako sinplea eta lanarekiko egokiena aukeratu dugu. Drogak hiru taldeetan banatzen dituena; depresoreak, estimulanteak (nagusiak eta txikiak) eta aluzinogenoetan.
1. DEPRESOREAK Sistema nerbioso zentrala erlaxatu, deprimitu eta trakesten dute. Hauen artean daude; Barbiturikoak, Anestesikoak (Ketamina), Analgesikoak, Opiazeoak eta deribatuak (Heroina, Metadona, Morfina) eta Alkohola.
2. ESTIMULANTEAK Sistema nerbioso zentrala estimulatu eta aktibatzen dute. Hauen artean bi sailkapen daude; · Estimulante Nagusiak; Anfetaminak eta deribatuak (Speed), Metaanfetamina eta Cocaina. · Estimulante Txikiak; Nikotina, Kafeina, Teina, Taurina eta Teobromina.
3. ALUZINOGENOAK Sistema nerbioso zentralean pertzepzioak eraldatuz eragiten dute. Hauen artean daude; LSD, Tripiak, Mongiak, Ketamina eta Kanabixa eta deribatuak.
Aupa! Markina-Xemeingo 20 urteko neska gazte bat naiz. Blog bat egin behar izan dut eta gai hau aukeratu dut, drogak gure gizartean betidanik egon direlako. Espero dut informazio hau baliagarri izatea!