DROGAK GIZARTEAN:

DEFINIZIOA
Droga da, edozein substantzia legal edo ilegal, natural edo sintetiko, zeinek organismo baten barruan sartuta, sistema nerbioso zentralean eragiten duena; portaeran, sentsazioetan, pertzepzioan eta sentimenduetan aldaketak sortuz.
SAILKAPENA
Drogen sailkapen anitz lortu ahal dira, baina lan honetarako sinplea eta lanarekiko egokiena aukeratu dugu. Drogak hiru taldeetan banatzen dituena; depresoreak, estimulanteak (nagusiak eta txikiak) eta aluzinogenoetan.
1. DEPRESOREAK
Sistema nerbioso zentrala erlaxatu, deprimitu eta trakesten dute. Hauen artean daude; Barbiturikoak, Anestesikoak (Ketamina), Analgesikoak, Opiazeoak eta deribatuak (Heroina, Metadona, Morfina) eta Alkohola.
2. ESTIMULANTEAK
Sistema nerbioso zentrala estimulatu eta aktibatzen dute. Hauen artean bi sailkapen daude;
· Estimulante Nagusiak; Anfetaminak eta deribatuak (Speed), Metaanfetamina eta Cocaina.
· Estimulante Txikiak; Nikotina, Kafeina, Teina, Taurina eta Teobromina.
3. ALUZINOGENOAK
Sistema nerbioso zentralean pertzepzioak eraldatuz eragiten dute. Hauen artean daude; LSD, Tripiak, Mongiak, Ketamina eta Kanabixa eta deribatuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario