Mostrando entradas con la etiqueta Trafikatzaileak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Trafikatzaileak. Mostrar todas las entradas

2008/12/05

DROGAK GIZARTEAN:

Drogen fenomenoak historian zehar hainbat gorabehera izan dituen arren, gizakiarekin era batera edo bestera elkar bizi izan den fenomenoa da. Drogak beti existitu izan dira, gaur egun existitzen dira eta etorkizunean ere existituko dira. Sarri, drogei eman zaien erantzun bakarra debekuarena izan den arren, gero eta kontsumo handiagoa ematen ari da. Drogak egun indarrean dagoen sistemaren baitan interes politiko, ekonomiko eta sozialen baitan kokatzen da, askotan kontrol soziala bideratzeko tresna bihurtzen delarik.
Euskal Herrian droga ezberdinak hedapen handia dute. Gizartearen sektore zabalek drogak kontsumitzen dituzten arren, gazteriaren baitan kontsumoa oso hedatua dago. Beraz, esan daiteke, gizartean indarrean den drogen debeku politikak kontsumoaren areagotzea ekarri duela, berez, kontrakoa gertatzeko neurria izanik.
"PLAN ZONA NORTE"
Orain dela 40-50 urteko gazte asko, ihesarekin kutsatu ziren, eta asko hil gin ziren. Bizirik daudenak gaixotasun honekin kutsaturik daude.
1960-65. urteetan droga sartu zuten gure inguruetako herrialdeetara. Batez ere kostaldera: Ondarroa, Lekeitio, Bermeo Gernika, Markina-Xemein, Bilbora…60.hamarkadako gazteei drogaren inguruko informazio gabe atrapatu zioten. Urte hauetan modan jarri izan zen heroinaren kontsumoa. Gazte hauek lehen aipatu bezala informazio falta gaitik, beraien lagun artean heroína kontsumitzeko jeringa berdina erabiltzen zituzten. Honela hasi ziren ihesarekin kutsatzen. Garai honetan ez zen hain ondo ezagutzen ihesa eta ez zegoen tratamendu egokirik, arrazoi hau gaitik gazte asko hil egin ziren. Eta beste asko kutsatu.
Bilbo izan zen salmenta gune nagusia eta bertan trafikatzaile handiek txikien artean banatzen zuten droga.