2008/12/05

DROGAK GIZARTEAN:

Drogen fenomenoak historian zehar hainbat gorabehera izan dituen arren, gizakiarekin era batera edo bestera elkar bizi izan den fenomenoa da. Drogak beti existitu izan dira, gaur egun existitzen dira eta etorkizunean ere existituko dira. Sarri, drogei eman zaien erantzun bakarra debekuarena izan den arren, gero eta kontsumo handiagoa ematen ari da. Drogak egun indarrean dagoen sistemaren baitan interes politiko, ekonomiko eta sozialen baitan kokatzen da, askotan kontrol soziala bideratzeko tresna bihurtzen delarik.
Euskal Herrian droga ezberdinak hedapen handia dute. Gizartearen sektore zabalek drogak kontsumitzen dituzten arren, gazteriaren baitan kontsumoa oso hedatua dago. Beraz, esan daiteke, gizartean indarrean den drogen debeku politikak kontsumoaren areagotzea ekarri duela, berez, kontrakoa gertatzeko neurria izanik.

No hay comentarios: