Mostrando entradas con la etiqueta kontsumoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontsumoa. Mostrar todas las entradas

2008/12/27


Gaur egun gazteen artean drogen kontsumoa handitu egin da.Orain dela pare bat urte kanabis-a izaten zen erretzen zuten droga nagusia. Baina gaur egun beste kokaina, heroina... dira gure gazteen artean kontsumitzen ari diren droga kaltegarriak.
Honetaz gain orain dela gutxi hasi dira dizeinatutako drogak sartzen eta hauek ere kaltegarriak dira.
14-15 urtekoen %70-ak erretzen dute kannabisa.
17-20 urtekoen %75.6-ak kontsumitzen dute kokaina.
Harrigarria baina egia da! gazteria kutxatzen ari da!

2008/12/11

Drogei buruzko hitzaldiara gonbidatzen zaituztegu.Drogei buruzko informazio sakona! Drogei buruz zerbait gehiago jakin nahi? zain gaude!!

Non:Uhagon kultur etxean.

Ordua:Arrtsaldeko 6etan.

2008/12/05

DROGEN ERABILERA DESBERDINAK:

Substantzia mota, kantitatea edo kontsumoa egiten den inguruabarrak kontuan hartuz, litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan edo bere inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea. Horregatik, drogen kontsumoaren eraginak egiten den erabileraren araberakoak dira. Ondorengoak nabarmenduko ditugu:
1. POLIKONTSUMOA
Drogen kontsumoa nahasi egin daiteke pertsona berak substantzia bat baino gehiago kontsumitzen baditu.
Polikontsumoa bi modutan ager liteke:
· Zenbait drogaren erabilera ohikoa eguneroko bizitzan.
· Zenbat substantziaren kontsumoa aldi berean.
2. ABUSUA
Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonaren edo bere ingurunearen bilakaera fisikoki, psikikoki eta sozialki konprometitzeko gai dena.
Kontsumo mota hau ez dagokio soilik aldi bakarrean kontsumitzen den kantitateari, ezta substantzia jakin batzuen neurrizko eta kontrolpeko kontsumoa errepikatzeari ere.
Abusuaren arriskuak produktuaren berariazko arriskugarritasunarekin lotuta daude, osasunarentzat dituen kalteekin eta kontsumoaren ondorio sozialekin.

2008/10/16

Drogak gizartean

DROGAK GIZARTEAN:

Ba al dakizu drogak zer diren ? eta noiztik dauden gure gizartean ?Eta zer ondorio dituzten drogen kontsumoak?

DEFINIZIOA
Droga da, edozein substantzia legal edo ilegal, natural edo sintetiko, zeinek organismo baten barruan sartuta, sistema nerbioso zentralean eragiten duena; portaeran, sentsazioetan, pertzepzioan eta sentimenduetan aldaketak sortuz.

SAILKAPENA
Drogen sailkapen anitz lortu ahal dira, baina lan honetarako sinplea eta lanarekiko egokiena aukeratu dugu. Drogak hiru taldeetan banatzen dituena; depresoreak, estimulanteak (nagusiak eta txikiak) eta aluzinogenoetan.

1. DEPRESOREAK
Sistema nerbioso zentrala erlaxatu, deprimitu eta trakesten dute. Hauen artean daude; Barbiturikoak, Anestesikoak (Ketamina), Analgesikoak, Opiazeoak eta deribatuak (Heroina, Metadona, Morfina) eta Alkohola.

2. ESTIMULANTEAK
Sistema nerbioso zentrala estimulatu eta aktibatzen dute. Hauen artean bi sailkapen daude;
· Estimulante Nagusiak; Anfetaminak eta deribatuak (Speed), Metaanfetamina eta Cocaina.
· Estimulante Txikiak; Nikotina, Kafeina, Teina, Taurina eta Teobromina.

3. ALUZINOGENOAK
Sistema nerbioso zentralean pertzepzioak eraldatuz eragiten dute. Hauen artean daude; LSD, Tripiak, Mongiak, Ketamina eta Kanabixa eta deribatuak.