Mostrando entradas con la etiqueta koka. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta koka. Mostrar todas las entradas

2008/12/05

DROGEN ERABILERA DESBERDINAK:

Substantzia mota, kantitatea edo kontsumoa egiten den inguruabarrak kontuan hartuz, litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan edo bere inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea. Horregatik, drogen kontsumoaren eraginak egiten den erabileraren araberakoak dira. Ondorengoak nabarmenduko ditugu:
1. POLIKONTSUMOA
Drogen kontsumoa nahasi egin daiteke pertsona berak substantzia bat baino gehiago kontsumitzen baditu.
Polikontsumoa bi modutan ager liteke:
· Zenbait drogaren erabilera ohikoa eguneroko bizitzan.
· Zenbat substantziaren kontsumoa aldi berean.



8. KOKAINA

Kokaina droga psikoestimulatzailea da. Hauts zuri finaren itxura du, mikrokristalez eratua. Aldez aurretik lehortzen utzitako koka hostoen elaborazioaren emaitza da. Gehienetan arnastu egiten da (koka arraia “esnifatu” egiten da; batzuetan, bena barnetik injektatu edo erre egiten da).
Trafikatzaileek koka adulteratu egiten dute sarritan, beste substantzia batzuekin nahasten dute. Horrek arriskuak handitzen ditu eta konposizioa ezagutzen ez zaien produktuen ondorioak eta elkarrekintzak indartzen ditu.