Mostrando entradas con la etiqueta anabolizanteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta anabolizanteak. Mostrar todas las entradas

2008/12/05


3. DOPAJEA
Dopajeaz hitz egiten da pertsona batek substantzia jakin batzuk bere kasa hartzen dituenean, oztopo bati aurre egiteko (erreala edo hala bizi dena), edo bere jarduerak hobetzeko (kirol txapelketak, azterketak, lan elkarrizketak, jendaurrean hitz egitea, egoera profesional edo sozial zailak).
Kirol esparruan, praktika honi doping deritzo. Produktu dopatzaile anitz topa ditzakegu merkatuan
· Estimulatzaileak.
· Anabolizanteak.
· Kortikosteroideak.
· Narkotikoak..
· Betablokeatzaileak.

9. ESTASIA ETA MODAKO BESTE DROGA BATZUK
Estasia molekula kimiko baten kaleko hizkerako izendapena da, MDMA (3,4 metilenodioximetanfetamina), bere ondorio psikoaktiboen erantzulea da.
Estasi gisa erosten den pilula baten konposizioa zalantzagarria da oro har; MDMA molekula ez dago presente beti, eta beste substantzia batzuekin nahasia egon liteke: anfetaminak, analgesikoak (oinazea gutxitu edo ezabatzen dutenak), haluzinogenoak, anabolizanteak. Estasia kafeina eta almidoiarekin ere nahas liteke…
Itxuraz, estasia koloretako pilulak eta konprimituak dira, eta forma ugari izaten dute, marrazki batekin apainduak.
Estasiaren sorrera techno musika mugimenduaren eta rave izenekoen sorrerarekin erlazionatu ohi da; gaur egun, produktu hauek festa tokietan kontsumitzen dira, besteak beste, dantzalekuak eta tabernak.
· LSD.

· Anfetaminak edo speeda.

· Popperrak.

· GHB; Gamma OH substantzia ezen desberdinekin ezagutzen da.

. Ketamina edo K espeziala. Oxido nitrosoa edo gas barre eragilea.