2008/12/27

Kontsumitzailea itsua da,ez duelako errealitatea ikusten baina bere albokoa itsuagoa da berari lagundu nahi ez diolako eta errealitatea iskutatzen zaiatzen delako!


Gaur egun gazteen artean drogen kontsumoa handitu egin da.Orain dela pare bat urte kanabis-a izaten zen erretzen zuten droga nagusia. Baina gaur egun beste kokaina, heroina... dira gure gazteen artean kontsumitzen ari diren droga kaltegarriak.
Honetaz gain orain dela gutxi hasi dira dizeinatutako drogak sartzen eta hauek ere kaltegarriak dira.
14-15 urtekoen %70-ak erretzen dute kannabisa.
17-20 urtekoen %75.6-ak kontsumitzen dute kokaina.
Harrigarria baina egia da! gazteria kutxatzen ari da!

2008/12/26

Hona hemen drogen ondorioak azaltzen dituen bideoa.



Bideo hau paguna web honetatik hartu dut:
http://es.youtube.com/watch?v=4qp8cM0Cxv0

2008/12/11

Drogei buruzko hitzaldiara gonbidatzen zaituztegu.Drogei buruzko informazio sakona! Drogei buruz zerbait gehiago jakin nahi? zain gaude!!

Non:Uhagon kultur etxean.

Ordua:Arrtsaldeko 6etan.

2008/12/05

DROGAK GIZARTEAN:

Drogen fenomenoak historian zehar hainbat gorabehera izan dituen arren, gizakiarekin era batera edo bestera elkar bizi izan den fenomenoa da. Drogak beti existitu izan dira, gaur egun existitzen dira eta etorkizunean ere existituko dira. Sarri, drogei eman zaien erantzun bakarra debekuarena izan den arren, gero eta kontsumo handiagoa ematen ari da. Drogak egun indarrean dagoen sistemaren baitan interes politiko, ekonomiko eta sozialen baitan kokatzen da, askotan kontrol soziala bideratzeko tresna bihurtzen delarik.
Euskal Herrian droga ezberdinak hedapen handia dute. Gizartearen sektore zabalek drogak kontsumitzen dituzten arren, gazteriaren baitan kontsumoa oso hedatua dago. Beraz, esan daiteke, gizartean indarrean den drogen debeku politikak kontsumoaren areagotzea ekarri duela, berez, kontrakoa gertatzeko neurria izanik.
"PLAN ZONA NORTE"
Orain dela 40-50 urteko gazte asko, ihesarekin kutsatu ziren, eta asko hil gin ziren. Bizirik daudenak gaixotasun honekin kutsaturik daude.
1960-65. urteetan droga sartu zuten gure inguruetako herrialdeetara. Batez ere kostaldera: Ondarroa, Lekeitio, Bermeo Gernika, Markina-Xemein, Bilbora…60.hamarkadako gazteei drogaren inguruko informazio gabe atrapatu zioten. Urte hauetan modan jarri izan zen heroinaren kontsumoa. Gazte hauek lehen aipatu bezala informazio falta gaitik, beraien lagun artean heroína kontsumitzeko jeringa berdina erabiltzen zituzten. Honela hasi ziren ihesarekin kutsatzen. Garai honetan ez zen hain ondo ezagutzen ihesa eta ez zegoen tratamendu egokirik, arrazoi hau gaitik gazte asko hil egin ziren. Eta beste asko kutsatu.
Bilbo izan zen salmenta gune nagusia eta bertan trafikatzaile handiek txikien artean banatzen zuten droga.

DROGEN ERABILERA DESBERDINAK:

Substantzia mota, kantitatea edo kontsumoa egiten den inguruabarrak kontuan hartuz, litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan edo bere inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea. Horregatik, drogen kontsumoaren eraginak egiten den erabileraren araberakoak dira. Ondorengoak nabarmenduko ditugu:
1. POLIKONTSUMOA
Drogen kontsumoa nahasi egin daiteke pertsona berak substantzia bat baino gehiago kontsumitzen baditu.
Polikontsumoa bi modutan ager liteke:
· Zenbait drogaren erabilera ohikoa eguneroko bizitzan.
· Zenbat substantziaren kontsumoa aldi berean.
2. ABUSUA
Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonaren edo bere ingurunearen bilakaera fisikoki, psikikoki eta sozialki konprometitzeko gai dena.
Kontsumo mota hau ez dagokio soilik aldi bakarrean kontsumitzen den kantitateari, ezta substantzia jakin batzuen neurrizko eta kontrolpeko kontsumoa errepikatzeari ere.
Abusuaren arriskuak produktuaren berariazko arriskugarritasunarekin lotuta daude, osasunarentzat dituen kalteekin eta kontsumoaren ondorio sozialekin.

DROGA MOTAK:


1. KANABISA
Cannabis sativa” landarearen erretxin, hosto eta loreetatik mundu osoan gehien erabiltzen diren substantzia psikoaktiboak lantzen dira: haxixa eta marihuana.
Bere ondorio psikoaktiboen erantzulea den kanabisaren printzipio aktiboa THC da (tetrahidrokanabinola). Bere kontzentrazioa aldatu egiten da prestakinen eta produktuaren jatorriaren arabera. Itxurari dagokionean, kanabisa 3 modutan aurkezten da:
· Haxixa.
· Marihuana.
· Olioa.


2. PSIKOFARMAKOAK
Behar bezala agindua eta erabilita, psikofarmako batek sufrimendu psikikoa arintzen edo desagertzen laguntzen du: estutasuna, depresioa, gaixotasun maniakodepresiboa, eldarniozko gaitzak…

3. DOPAJEA
Dopajeaz hitz egiten da pertsona batek substantzia jakin batzuk bere kasa hartzen dituenean, oztopo bati aurre egiteko (erreala edo hala bizi dena), edo bere jarduerak hobetzeko (kirol txapelketak, azterketak, lan elkarrizketak, jendaurrean hitz egitea, egoera profesional edo sozial zailak).
Kirol esparruan, praktika honi doping deritzo. Produktu dopatzaile anitz topa ditzakegu merkatuan
· Estimulatzaileak.
· Anabolizanteak.
· Kortikosteroideak.
· Narkotikoak..
· Betablokeatzaileak.

4. TABAKOA
Tabakoa mundu osoan lantzen den landarea da. Behin hostoak lehortu ondoren, hartzitzen uzten dira zapore jakin bat har dezaten.
Tabako hostoak aldaeraren edo lehorketa moduaren arabera sailkatzen dira. Tabako beltza airean eta sutan lehortzen da, tabako gorria, berriz, aire berotan lehortzen da; tabako argiak (“amerikar zaporea”) airean edo eguzkitan lehortzen dira.Tabakoa zigarro edo zigarro-puru moduan, edo soltean saltzen da, ondoren biltzeko edo pipan erretzeko



6. ALKOHOLA

Alkohola azukrean aberatsak diren landareen hartziduratik edo destilaziotik lortzen da, eta edari alkoholdunen konposizioaren partea da: ardoa, sagardoa, garagardoa, janaurrekoak, likoreak, eta abar.
Gure herrian kontsumo handia ematen da eta Europako Batasuneko herrialdeen artean lehenagotakoa da. Laurogeiko hamarkadatik aurrera alkoholaren kontsumoa erregularki jaitsi arren, Europako lehen postuetan gaude kontsumoari dagokionez.


7. HEROINA
Heroina opiazeo indartsua da, morfinatik lortzen dena. Opiazeoak substantzia naturalak dira, latexean (opio) aurkitzen direnak, opio-belar izeneko landaretik lortzen dena.
Itxuraz, heroina hauts moduan agertzen da. Kontsumo tradizionala bena barnetik egiten da, disolbatu eta berotu ondoren. Kontsumitzeko modu hori nabarmen jaitsi da ihesa agertu zenetik. Heroina esnifatu eta erre ere egiten da.



8. KOKAINA

Kokaina droga psikoestimulatzailea da. Hauts zuri finaren itxura du, mikrokristalez eratua. Aldez aurretik lehortzen utzitako koka hostoen elaborazioaren emaitza da. Gehienetan arnastu egiten da (koka arraia “esnifatu” egiten da; batzuetan, bena barnetik injektatu edo erre egiten da).
Trafikatzaileek koka adulteratu egiten dute sarritan, beste substantzia batzuekin nahasten dute. Horrek arriskuak handitzen ditu eta konposizioa ezagutzen ez zaien produktuen ondorioak eta elkarrekintzak indartzen ditu.

9. ESTASIA ETA MODAKO BESTE DROGA BATZUK
Estasia molekula kimiko baten kaleko hizkerako izendapena da, MDMA (3,4 metilenodioximetanfetamina), bere ondorio psikoaktiboen erantzulea da.
Estasi gisa erosten den pilula baten konposizioa zalantzagarria da oro har; MDMA molekula ez dago presente beti, eta beste substantzia batzuekin nahasia egon liteke: anfetaminak, analgesikoak (oinazea gutxitu edo ezabatzen dutenak), haluzinogenoak, anabolizanteak. Estasia kafeina eta almidoiarekin ere nahas liteke…
Itxuraz, estasia koloretako pilulak eta konprimituak dira, eta forma ugari izaten dute, marrazki batekin apainduak.
Estasiaren sorrera techno musika mugimenduaren eta rave izenekoen sorrerarekin erlazionatu ohi da; gaur egun, produktu hauek festa tokietan kontsumitzen dira, besteak beste, dantzalekuak eta tabernak.
· LSD.

· Anfetaminak edo speeda.

· Popperrak.

· GHB; Gamma OH substantzia ezen desberdinekin ezagutzen da.

. Ketamina edo K espeziala. Oxido nitrosoa edo gas barre eragilea.

2008/12/04

Substantzia mota, kantitatea edo kontsumoa egiten den inguruabarrak kontuan hartuz, litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan edo bere inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea. Horregatik, drogen kontsumoaren eraginak egiten den erabileraren araberakoak dira. Ondorengoak nabarmenduko ditugu:

3. ABUSUA
Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonaren edo bere ingurunearen bilakaera fisikoki, psikikoki eta sozialki konprometitzeko gai dena.
Kontsumo mota hau ez dagokio soilik aldi bakarrean kontsumitzen den kantitateari, ezta substantzia jakin batzuen neurrizko eta kontrolpeko kontsumoa errepikatzeari ere.
Abusuaren arriskuak produktuaren berariazko arriskugarritasunarekin lotuta daude, osasunarentzat dituen kalteekin eta kontsumoaren ondorio sozialekin.

Teknologia berriak eta IKT

Kontzeptu mapa, informazioa aurkezteko teknika bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dute. Hiru oinarrizko elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan kontzeptu mapa osatzen dutenak.
Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta ahalbideratzen du gai baten inguruan ulermen maila ikustea. Bide batez, kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du.

2008/10/30

Hona hemen drogei buruz aurkitutako power point-a.

Drogak!!!!!!
View SlideShare presentation or Upload your own.

2008/10/16

Drogak gizartean

DROGAK GIZARTEAN:

Ba al dakizu drogak zer diren ? eta noiztik dauden gure gizartean ?Eta zer ondorio dituzten drogen kontsumoak?

DEFINIZIOA
Droga da, edozein substantzia legal edo ilegal, natural edo sintetiko, zeinek organismo baten barruan sartuta, sistema nerbioso zentralean eragiten duena; portaeran, sentsazioetan, pertzepzioan eta sentimenduetan aldaketak sortuz.

SAILKAPENA
Drogen sailkapen anitz lortu ahal dira, baina lan honetarako sinplea eta lanarekiko egokiena aukeratu dugu. Drogak hiru taldeetan banatzen dituena; depresoreak, estimulanteak (nagusiak eta txikiak) eta aluzinogenoetan.

1. DEPRESOREAK
Sistema nerbioso zentrala erlaxatu, deprimitu eta trakesten dute. Hauen artean daude; Barbiturikoak, Anestesikoak (Ketamina), Analgesikoak, Opiazeoak eta deribatuak (Heroina, Metadona, Morfina) eta Alkohola.

2. ESTIMULANTEAK
Sistema nerbioso zentrala estimulatu eta aktibatzen dute. Hauen artean bi sailkapen daude;
· Estimulante Nagusiak; Anfetaminak eta deribatuak (Speed), Metaanfetamina eta Cocaina.
· Estimulante Txikiak; Nikotina, Kafeina, Teina, Taurina eta Teobromina.

3. ALUZINOGENOAK
Sistema nerbioso zentralean pertzepzioak eraldatuz eragiten dute. Hauen artean daude; LSD, Tripiak, Mongiak, Ketamina eta Kanabixa eta deribatuak.